XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Vietnameko Partidu Komunistako idazkari birrautatu Le Duan.

BANGKOK-MOSKU (Efe-EGIN).- Vietnam-eko Partidu Komunistaren V Batzarrea atzo bukatu zen, Hanoi hirian.

Partiduko idazkari, Le Duan izango da aurrera ere.

Harritzekoa bada ere Vo Nguyen Giap generala, ez da gaurgoiti Politburokoa izango.

Politburoa hamabost kidek osatzen dute.

Politburoa utziko du, ez horratik Komite Zentrala.

Frantsesen kontra lehenik eta amerikanoen aurka gero, gogor jokatu zuen Giap generala, aintzindari gisa beti, garaitzapen haundiak lortuz.

Berriro ere idazkari bezala segituko du Le Duan jaunak.

1960. urtean hautatu zuten lehenbizikoz; gero, 1976. urtean, PKVren IV Batzarrea ospatu zenean.

Horretan da orain ere.

Giap generalarekin batera beste lau jaun haundi irten dira Politburotik, adibidez -.ruong Chinh, Kanpo Arazoetako ministro ohia eta Le Thang Ngi, Planifikazioaz arduratzen zen ministroa.

Aldiz, hortxe segituko dute barruan, Vietnam-eko jaunik famatuenek, halanola, Le Duan, idazkari nagusiak, Truong Chin, Estatuko Kontseiluko presidenteak, Fan Van Dong, lehen ministroak eta Nguyen Co Thach, Kanpo Arazoetako ministroak.

Batzorde edo Komite Zentrala 152 kidez osatuko da; orain arte 132 ziren.

Le Duan, idazkari nagusia, 74 urtekoa, hasieratik izan da Partiduko militantea; Frantziaren kontra lehenik eta Estatu Batuen gero, beti guduka aritu izana da.

1957. urteaz geroztik Politburoko kide izan da; 1960. urtean, PKVeko idazkari hautatu zuten.

Joan den larunbatean eman zitzaion hasiera Partidu Komunistaren Batzarreari.

Politikari buruz, hiru txosten edo informe onartu ziren.

Irrati Hanoik aditzera eman duenez, Batzarrera bildu ziren 1.033 ordezkarik aho batez onartu zituzten idazkari nagusiak aurkeztu zituen mozio guztiak.

Batzarrera bukatzeko Le Duan jaunak hauxe esan zuen, hots, Estatuko Administrazioari berari zor zaiola zenbait puntutan, arazo ekonomiko eta sozialetan, huts nabarmenak ematea; hala ere, huts horiek zuzentzen gogotik saiatuko da Administrazioa hemendik aurrera.

Bestalde, Batzarre honetan garbi ikusi omen da, batasun haundia ematen dela Partiduko kideen artean, ezinbestekoa baita, esan zuen, Vietnam aurrera ateratzeko.

Leonidas Breznev, sovietar presidenteak, atzo, telegrama igorri zuen, non zorionik beroenak ematen zaizkion idazkariari, behin eta berriro Partiduko idazkari izendatua izan delako.

Lehen bezala orain, Vietnamen adiskide min eta fin izango dela, diotsa sovietarrak vietnandar idazkariari; gainera, PKVren fruituak oparoak izango direla espero duela esaten dio, bai deseatzen ere.